XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amonak ezetz esaten dio, Elvis leku guztietan onartzen dutela.

Baina ez da horrela; aiton hau eta bestea, esaterako, ez dira gauza bera eta ez dute elkar sobera ongi onartzen.

- Zuzen zaude, Elvis, ez zitzaidan bururatu.

Ez dago inor leku guztietan ongi ikusia denik.

Amonak ederki asko daki zertaz ari den Elvis.

- Aitzitik, gu hirurok xarmantki aurkitzen gara elkarrekin - dio aitonak.

Hirurok kontent daude horretaz.

Egun batzu pasatzen dira.

Aitatxok eta amatxok egunero deitzen dute.

Elvisekin nahi dute hitzegin, baina berak ez du eurekin hitzegin nahi eta amonak ez du behartzen.

Hobe dela uste du, Elvisek berak erabaki dezan noiz nahi duen aita eta amarekin berriro mintzatu.

Honela, egiten duenean, jakingo du zer esan.

Orain nahasi samarra bait dago eta, oraingoz, nahiago du haiek ahantzi.

Amatxo bere gurasoengana itzuli da, aitatxok hirian segitzen du, bakarrik; oraindik ez dute arrazointzen amaitu.

Amatxok ez dio aldegiteaz ezer esan, soilik dio ez duela konprenitzen zergatik ez duen nahi berarekin hitzegin, eta horrek penatu egiten duela.

Amonari Elvisi bere partez musua emateko esan dio.

Amonak galdetzen dio ea nahi duen amatxori ezer esatea, baina berak ez dio fitsik.

Nahi duenean, egingo du bere kasa.

Ez ditu ez ama ezta aita ere faltan botatzen.

Ezta Anarosa ere edo ordezkoa.

Ez, ez du inor faltan botatzen.

Hala ere, bada faltan botatzen duen beste zeozer, min ematen dion zerbait, baina ez daki zer edo nor den. Baina...

Ezinegona dakarkio horrek, ezin du une bat ere egon geldirik.

Etxetik kanpo dagoenean sartu nahi du eta etxean denean atera.